ORRIALDEAK

2016-11-25

Ez ireki Eguberria arte


Kaixo; ongi etorri nire blogera

Copicerako prestatu dudan azken proiektua duzu hau

Jarraitzen nauzutenak badakizue nik Gabonak ez ditudala oso gogoko; ez da ezer konkretuagatik; besterik gabe jendeak txorakeri hontan diru gehiegi gastatzen duela iruditzen zait; aparte ni ez naizela erlijioan sinisduna eta ez diot inolako graziarik ikusten.

Onartu behar dut ere; naiz eta geroz eta pereza gehiago ematen diten arren urtero gabonetako zuhaitza jartzea gustokoa dudala.

edozein kasutan nire gurasoak eta amaginarrebak sinisdunak dira eta gabonak ospatzen dituztenez, beraientzako eta nire seme-alaben irakasleentzako urtero izaten dut Eguberrietako proiekturen bat.

Gaurkoa irakasle batentzako prestatu dudan oparitxoa. Turroia baino "apaindua"

Aspaldi dut Kraftin Kimmie gomazko zigilu hau baino ez dut inoiz lehenago erabili. Iritsi zaio bada garaia; gauza bat oso argi nuena; inoiz erabili ezkero Galtzagorri itsura emateko ahalegin guztiak egingo nituela; beraz lehentasunezkoa abarka itsura ematearren oinetakoei sokak marraztea zen erronka nagusia.

Ia zer iruditzen zaizuen:



Erabili ditudan errotulagailuen kodeak jakin nahi badituzue edo beste daturen bat jakin gura baduzue zoazte HONERA



Barruko irudi batzuk:




Dena gaurkoz nire aldetik
Gozatu laister hasiko zaigun asteburua





Copic Europe Winter/Christmas:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Many thanks for stopping here and leave me your comment. All of them are very apreciated. Thanks.
Elena F. SCRAP-lanak GANBARAN