Beno, esan bakarrik azkenean animatu naizela eta blog hau martxan jartzea erabaki dudala (ikusiko dugu gero ia mantentzeko astirik ba ote dudan).
Gogoratzen dudanetik eskulanak orokorrean egitea gustoko izan dut.
8 urterekin puntoa egiten erakutsi zidan nere amak (berezkoa ez duen pazientzia ikaragarriz); 12 urterekin egin nuen nere lehen jertseia (gaur egun ORAINDIK, nere ESKULANEN GANBARAN dagoen hotzetik babesteko erabiltzen dudana).
...geroago, gantxiloa egiten erakutsi zidan; oso basikoa, berak dakiena (edo zekiena, gaur egun ez dakit gogoratuko duen).
Nik nere kabuz, aldizkari aaaaaskoooooo eta MR GOOGLEeri bisita ugari eginaz, urteekin (urte asko dira dagoeneko), piloa ikasi dut.
Esan beharra dago ere, nere AMONA JULI zena, lanbidez "Sonbrerera" zela eta nere izeba lanbidez Jostuna (korseterian espezializatua) izana dela ezkondu zen arte, beraz nik, haurtzaro osoan etxean ikusi dudana horixe izan da; ohialak, hariak........txundituta egoten nintzen nere izebari begira lanean, neurriak hartu (neri tokatzen zitzaidanean ezik noski), patroi bat egin....eta zirragarriena: OHIALA MOZTU, montatu eta josten hasi!; beti gertu egoten nintzen (zirikatzen) noiz eroriko oihal zati bat nere "barriguitas" panpinei nere erara soinekoren bat egiteko.
...eta nola ez ba, jostea pasioa izan denez betidanik, institutoan hasi nintzenean atzaldeak "libre" nituenez, nere ama josten ikasteko klaseak ordaintzeko konbentzitu nuen (asko kostata, ez zuelako uste emakume helduen artean gustora egongo nintzenik eta aspertuko nintzela seguru zegoelako). Horrela egunero bi orduz, bi urte inguru joan nintzen jostera, irakasleak ALTA eman zidan arte.
Momentu honetan ditudan josteko makinak 5 dira (gehiegi, badakit). Horietatik gehien maite dudana AMONA JOXEPAK oparitatutako edizio mugatuko pedalezko ALFA zoragarri bat.
Txapa guzti honen ondoren oraindik ere irakurtzen jarraitzen baduzu, badator blog honen zergatia:
Marraztea, paper lanak, pirograbatzea.....denetik egitea probatzen dut, bainon duela bi urte deskubritu nuen SCRAP mundua eta txundituta nauka momentu honetan; nik paper lanak betidanik egin izan ditut, marraztu, pintzelak, margoak....... jakin gabe honek bazuela izen bat; SCRAPBOOK, eta blog honen arrazoia horixe da, egindako scrap lanak ikusi nahi dituenarekin konpartitzea, lehiaketa askotan parte hartzeko blog bat izatea derrigorrezkoa delako eta bide batez ingelesa pixka bat praktikatzeko.
Eskarrik asko Ibon nere paranoia guztiekin duzun pazientziagatik! (ia ahaztutzen zait).
ONGI ETORRI esan besterik ez zait geratzen. Mila esker zure bisitagatik.
ZORIONAK AITA!